Blog honetan ingurugiroaren gaiaren inguruan arituko naiz. Ikasleak lur planetan dauden arazoetaz jabe daitezen eta ahal duten neurrian hura zaintzeko zer egin dezaketen irakatsiko zaie. Natura zein garrantzitsua den ikusiko dute.


2012-12-02

Naturaren garrantzia


Zer ari da naturarekin gertatzen? galdera hori askotan egiten diogu gure buruari eta erantzuna aurkitzeko ingurura begiratzea besterik ez daukagu; izan ere, gizakiok inguruarekin bukatzen ari gara, natura hiltzen ari gara; eta ondorioz, pixkanaka pixkanaka gure buruaz beste egiten ari gara. Nahiz eta hondamendi ekologikoen zergatiak zehatz azaltzea erraza ez izan, gero eta gehiago daude, eta tristeena da guztiak gizakiaren inguruan daudela.

Hasteko, aipatu behar dugu gizakiaren berekoikeria; gizarteak soilik bere xedeetan pentsatzen du, eta horiek egiteko edozer gauza egiteko gai da, ingurugiroa zapaltzea bada ere. Gizakiok ez dugu naturaren garrantziaz ohartu nahi. askoz errazagoa baita ezertaz ez arduratzea. Horren ondorioz, aldaketa ugari daude naturaren arlo guztietan, aurreko sarreretan irakurri ahal izan duzuen bezala: klima aldaketak, kutsaduraren handitzea, ozeanoen desagerpena, beste askoren artean. Sintesi gisa, naturaren erahilketa dela esan dezakegu.

Horrek, ondorio txarrak besterik ez dakartza gizakiarentzat; naturaren erahilketarekin batera gizakia pobretuz doa: natura da gizakiaren aberastasunaren sortzailea; beraz, natura desagertuz gero gizakiak asko galduko du. Etorkizunean, dena makinaz josita egongo da, eta naturaren arrastorik ez da geratuko.

Amaitzeko, espero dut, oraindik itxaropen izpi bat badago, natura salbatzea. Naturari esker bizi garela konturatu behar gara; eta galdera hau egin geure buruari: naturarik gabe zer egin dezakegu? Nik uste dut natura ezinbestekoa dela gure bizitzarako, eta ondorioz zaindu behar dugula.

2012-11-25

Klimari buruzko ariketak

Hurrengo web-gunean nik prestatutako hainbat ariketa agertzen dira, denak klimaren gaiaren ingurukoak. Proba ezazu haiek egitera, klimari buruz zer dakizun ikusteko.

2012-11-12

Klima

Aurreko sarreran irakurri ahal izan duzuenez, berotegi efektua beharrezkoa zen Lurreko bizitzarako, baina zientzialari askok adierazi duten bezala, orain bera da Lurraren berote orokorraren eta klima aldaketaren eragilea. Horregatik oraingoan Euskal Herriko klimaren gaiaren inguruan arituko naiz.

Euskal Herrian, itsasaldeko klima atlantikoa eta klima mediterranearra dira nagusiak. Horren inguruan lau klima-eskualde bereizten dira: atlantikoa; mediterranear-kontinentala; atlantiko eta mediterranearraren arteko trantsiziokoa eta mendialdekoa. 

Itsasaldeko klima atlantikoa, bi ur-isurialdeak bereizten dituen banalerrotik Iparralderako lurraldeari dagokio: Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroako ipar-mendebaldea, Arabako iparraldea, Lapurdi, Nafarroa Behereko iparralde eta erdialdea eta Zuberoako iparraldea. Hezea eta euritsua da urte osoan; euri gehien udazken eta neguan egiten du. Itsasoaren eraginez, ez da tenperatura-aldaketa handirik izaten; udan batez beste 19-20 ºC, neguan 8 ºC eta urteko batez bestekoa 13 ºC-koa izaten da.

Klima mediterranear-kontinentala, ur-isurialdeen banalerrotik Hegoaldera dauden lurrei dagokie: Nafarroako erdialdeko hegoaldea, Errioxa eta Arabako Mendebaldeko mendialdea. Lurralde horietan klima, oro har, mediterranearra da, baina klima kontinentalaren ezaugarriak ere badaude: uda lehorra da eta udatik negura eta egunetik gauera tenperatura-aldaketa handiak daude. Udaberria da urtarorik euritsuena, maiatza bereziki. Atlantiko eta mediterraneoko aire-masak sartzen direnean ekaitz bortitzak izaten dira. Uztailetik irailera bitartean euri gutxi izaten da; uda, berriz, luze, bero eta lehorra da. Urteko batez bestekoa 13-14 ºC-koa da; udan 24 ºC inguru eta neguan 4-5 ºC.

2012-11-05

Berotegi efektua

Zer da?:
Atmosferaren beroketa naturala, lurrazalak eguzkiaren izpiak jaso ondoren, isladatzen duen beroaren absorketaren ondorioz amaten dena.

Sortzen duten gasak:
Zergaitik egiten du horrenbesteko beroa lurrean berotegietan berogailurik ez badago? Ateratzen den baino energia gehiago sartzen delako.Eguzki izpiek kristal edo plastikozko horma zeharkatu eta ez dira kanpora itzultzen. Barruan geratzen dira, lurra berotzen.
Antzeko zerbait gertatzen da Lurrean. Eguzki izpiek atmosferaren gasen kontra jotzen dute. Gas horiek berotegiko kristal edo plastikozko hormen eginkizuna betetzen dute eta eguzki izpiak barruan geratzen dira gu berotuz. Hori gertatuko ez balitz, Lurreko temperatura 18ºC zero azpikoa izango zen.

Berotegi efektua fenomeno naturala da, eta beharrezkoa bizitzarako. Atmosferako gasek astiro-astiro itzultzen dute eguzki energia eta horrela, temperatura ez da jeisten.
Azken mende honetan berotegie efektua eragiten duten zenbait gasek ugaldu egin dira hizakien jarduera dela eta. Arazoa XX. mendean hasi zen. Azken urteetan arazoa asko larritu da prozesu industrialengaitik.
Berotegi efektua beharrezkoa zen Lurreko bizitzarako, baina zientzialari askok adierazi duten bezala, orain bera da Lurraren berote orokorraren eta klima aldaketaren eragilea.




2012-10-29

Uraren kutsadura

Urarekin sortzen ari diren arazoek gero eta kezka handiagoak sortzen dabiltza orainaldian, alde batetik, gero eta ur gehiago erabiltzen dugulako gure eguneroko bizitzan eta beste alde batetik zailagoagoa delako behar adina ur erabilgarri aurkitzea.

 Guztiok dakigunez ura ezinbestekoa da gure bizitzarako eta beraz zaintzentzea oso garrantzitsua da. Horregatik kutsadura kontrolatu behar dugu, eta horri aurre egin behar diote bai herrialde garatuek bai azpigaratuek

Uraren kutsadura suertatzen duten bi modu daude, bata naturarekin lotuta dagoena eta bestea aldiz gizakiaren jarduerarekin. Lehengoa, uraren ziklo naturalarekin erlazionatuta dago eta ezezagunagoa egiten zaigu, bestea ordea, garrantzitsuagoa izan ohi da eta kaltegarria da organismoarentzako eta baita uraren kalitatearentzako. Gainera, kutsadura mota hau gutxitzea osa zaila da, izan ere, era askotako produkto toxikoak daude; pestizidak eta metal astunak batez ere.

Kutsatze honen zergatiak asko dira baina hala ere eragile nagusiak; industria, hirigunetako isurketak eta nekazaritza eta abletzaintza ustiatzeko isurketak izaten dira. Sortzen dituzten ondorioak asko dira eta ez dira onak izaten, izan ere, urak daukan guztia kutsatuta geratzen baita. Kutsadura honek ez gaitu bakarrik gizakioi eragiten baizik eta faunari eta bertan bizi diren izaki bizidunei ere. Ur kutsatua gaixotasun barietate handiaren eramailea dela gogoratu beharra daukagu; horietako batzuk, hilkorrak izanik.




Ura gure planetan zein garrantzitsau den ikusita, guk zaintzea ezinbestekoa da.

Ura zain dezagun,

2012-10-22

Kutsadura akustikoa

Trafikoak sortzen du kutsadura akustikoaren %80, eta horrek ondorio kaltegarriak ditu gure osasunean: Zaratak gero eta buruko min eta molestia gehiago sortzen ditu. Trafikoaren hazkundea, etxebizitzen eraikuntza etengabea eta jarduera industriala dira kutsadura akustikoaren arrazoi nagusiak. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, gomendatutako zarataren muga 65 dezibeliokoa da, baina, Euskadin, errealitatea askoz ere zaratatsuagoa da. Gauzak horrela, gero eta elkarte eta ekimen gehiago ari dira sortzen eraso akustiko horien aurka borroka egiteko. Zarataren gaian errudun bat aipatu behar bada, errudun horrek gurpilak ditu. Ibilgailuen trafikoa kutsadura akustikoaren lehenengo faktorea da, eta ondoren dator jarduera industriala, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak egindako Zaraten Maparen arabera. Auto, kamioi eta motorrek Euskadiko zarataren %80 sortzen dute. Gainera, Euskadiko ehun bat udalerritan, egunero sufritzen dute trafikoaren zarataren kutsadura, baimendutako gehienezko zarata gaindituz.
Bertako herritarrek 70 dezibeliotik gorako mailak jasan behar izaten dituzte, trafiko askoko errepideen ondoan egoteagatik. Arazo hori konpontzeko, trafikoaren zarata murriztuko luketen 70 panel akustiko instalatu beharko lirateke, beste hainbeste leku zaratatsutan.

2012-10-08

Lurraren kutsadura

Lurra, betidanik izan da gizakiak sortutako hondakinen biltegi nagusia.

Hauek dira lurraren kutsaduraren eragile nagusiak: hiri hondakin solidoak, industrietako hondakinak eta pestizidak, lur sailetan erabiltzen diren ongarri eta simaurrak, lur azpiko biltegi eta hodietako ihesak, eta lehengaiak eta fabrikazio produktuak behar bezala babestu gabeko lur gainean biltzea eta ibiltzea. Hirietan eta industrietan sortutako kutsadura leku jakin batera mugatu ohi da, eta erraz antzematen zaio, baina lur sailetako kutsadura, berriz, oso zabala eta hedatua da, eta nekez antzeman daitezkeen ondorioak ditu ekosistema eta organismo bizidunetan. Munduko biztanle kopuruaren gehikuntza azkarrak elikagai premia handiagoak sortzen ditu. Horrek lur sailen etekina handitzera behartzen du, teknika intentsiboak, ongarriak eta pestizidak erabiliz. Gauza bera gertatzen da abere hazkuntzan; etengabe handitzen ari da abere kopurua, eta sekulako hondakin piloa sortzen da, eta lurrera botatzen. Lurraren kutsadura, beraz, arazo gero eta larriagoa da, zabaldu ere, oso azkar zabaltzen ari dena, garapen bidean diren herrialdeetan batez ere.

Lurreko hondakin metaketa horrek ez du konponbide errazik, eta ingurugiroan ez ezik gizakiarengan berarengan ere arazo handiak sortzen ditu. Kutsaturiko lurretatik era askotako arazoak sortu ohi dira; gizakiaren osasuna eta segurtasuna arriskuan jartzerainokoak.

2012-09-25

Basotzea sustatu

Agro Centroko aldizkarian, basotzea sustatzea zein garrantzitsua den aipatzen du eta horretarako hainbat teknika burutu dituzte zeinbat herrialdeetan, horri buruzko adibide bat honakoa duzue:
Timberland adibidez, 5 milioi zuhaitz landatzera konprometitu zen, 2010 eta 2014 artean. Inskribatzeko epea Timberland Argentinako Fecebookean  uztailaren 29an bukatzen zen.
Urte honetan Agentina, Tree Planting Buenos Aires 2012-ra batu egin da, uztailaren 28tik, abustuaren 11-ra gauzatu zena. Hemen hainbat espezie autoktono landatu ziren, 1200 inguru, Bueno Aireseko erreserba ekologikoa berreskuratzeko helburu bakarrarekin. Lau larunbatetan zehar burutu zuten, proiektuaren parte ziren boluntarioak. Iniziatiba hau, Bueno Aireseko gobernuak eta ONGE ekonomiak babesten zuten.

Timberland zuen erronka, 5 milioi zuhaitz landatzearena, China eta Haiti-en inplementzatzen hasi zen eta 2011-n heldu zen Argentinara,  3500-eko zuhaitzen landaketarekin Patagonian.
Timberland Tree Planting-en iniziatiba, azken hamarkadan deforestatutako 13 milioi hektarea konpentzatzeko egin da, espazio berdeak berreskuratzeko eta hiritarren parte hartzea sustatzeko.

             

2012-09-23

Birziklapena, Non bota gauza bakoitza?

Zaborrontzi urdina:




Hemen bakarrik papera bota dezakegu. Hala ere, kontuz ibili behar gara, koadernoak adibidez, paperaz aparte, burdin haria dute eta hori ezin da zaborrontzi honetan bota.





Zaborrontzi horia:

                                             



Hemen plastikoak eta metalak botatzen dira.







Zaborrontzi grisa:
                                                    



Bertan bakarrik janaria bota dezakegu edo organikoak diren gauzak







Zaborrontzi berdea: 




Edukiontzi honek begi bat bezala du eta bertatik bakarrik beirazko botilak edo poteak sar ditzazkegu. Hala ere, gogoratu beharko dugu, poteak edo botilask sartu aurretik tapoia kendu beharko dugula.






Beste edukiontziak:




Orain dela urte gutxi batzuk, kolore laranja duen eduki ontzi berri bat ikusten hasi gara gure herrian.Bertara olioa eraman daiteke, etxean janaria prestatzeko erabili izan duguna.

Birziklapena

Birziklatzea oso gauza erreza da. Ohitura zaharrak aldatzea besterik ez da, gure planetaren degradazioa ekiditeko.

Aldaketa klimatikoa gertatzearen arrazoi nagusietako bat kutsadura da eta kutsadura gutxiago sortzeko aukera bat birziklatzea da. Birziklapena, gauzak berriro ere produkzio eta kontsumoan jartzeko akzioa da.
Merkantziak eta produktuak erabiltzea kontsumoaren igoera dakar eta ondorioz hondakin desberdinak sortzen dira, gainera horietako batzuk ezin dira soilik pilatu, batzuk gorputzarentzat arrisku handia sortzen dutelako. Hori dela eta, sozietate modernoek metodo desberdinak sortu behar dituzte eta horregatik justifikatzen dugu birziklapenaren erabilera.

Gizarte garatuek egunero milaka hiri-hondakin solido sortzen dituzte eta horren metaketak, tratamenduak eta ezabaketak eztabaida handiak piztu ditu eta ingurumen arazo larriak eragiten ditu. Horregatik, ezinbestekoa da estrategia batzuk aplikatzea: hondakinen kopurua murriztu, gehienak berrerabili eta ahal den guztia birziklatu.

Baztertzen ditugun materialak birziklatzea oso garrantzitsua da. Ziur asko etxean erabiltzen ez ditugun hainbat objektu izango ditugu, eta horiek eraldatu genezake eta berriz aprobetxatu, beste gauza batzuk bihurtuz. Materialak birziklatzeko ohitura hartzen badugu, gure ingurune naturalaren funtzionamendu egokia babestuko dugu; paperaren kasuan adibidez ez lituzkete hainbat baso bota beharko.


2012-09-18

Agenda 21, azalpena.


Eskolako Agenda 21aren helburua " gizakiaren - gizartearen - ingurumenaren" arteko harremanak hobetu eta bizi-kalitatearen eta ingurumen-kalitatearen arteko oreka dinamikoa sortu edo eusteko bakarka edo taldean esku hartu nahi duten hiritar aditu eta arduratsuak lortzea da.


 Behin eskola batean programa atxikiko dela erabakita, ingurumen Batzordea antolatzen da; batzorde horretan EA21eko arduradunak parte hartzen du. Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat hautatzen da, eta horren inguruan garatzen da programa, hiru lan-eremuak (ikastetxearen kudeaketa iraunkorra, curriculum-berrikuntza eta komunitatearen parte hartzea) alde batera utzi gabe. Kontuan izan behar da azken helburua garapen iraunkorra lortzea dela.

Informazio eta sentsibilizazio fasea eta gero, Batzordeak diagnostikoa ez ezik, ekintza plana ere egin eta gauzatu behar du. Ondoren, emaitzak eta prozesua aztertuko dira, ekintzak ebaluatu eta ondorioetara eta hobetzeko proposamenetara eta aukeretara iritsi, eskolak parte hartzeko foro batean. Udal Foroak prozesuaren azken memoria aztertuko du, eta eskolakoek egindako ekarpenei erantzuna emango die.
EA21en programara atxikitako ikastetxeetako eskola-adineko ordezkariak bigarren hiruhilekoaren erdialdera bilduko dira Eskola arteko Foroan. Parte-hartzaile bakoitzak aurkeztuko du ikasturtean hautatutako gaiaren inguruan ikastetxearen auzoan egindako azterketa-lana, eta azterketa horretan oinarritutako gomendioak emango ditu. Ondoren, azken dokumentua egingo da ikasturteko EA21en lanaren ondorio guztiekin, eta ekainean Udalaren Osoko Bilkuran aurkeztuko da.


Beraz, proiektu honekin, ikastetxeek gizartearen eta ingurumenaren premiei erantzun nahi diete; ikasleak, hiritar aditu, arduradun eta parte hartzaile bihurtzen dituztelarik.