Zer ari da naturarekin gertatzen? galdera hori askotan egiten diogu gure buruari eta erantzuna aurkitzeko ingurura begiratzea besterik ez daukagu; izan ere, gizakiok inguruarekin bukatzen ari gara, natura hiltzen ari gara; eta ondorioz, pixkanaka pixkanaka gure buruaz beste egiten ari gara. Nahiz eta hondamendi ekologikoen zergatiak zehatz azaltzea erraza ez izan, gero eta gehiago daude, eta tristeena da guztiak gizakiaren inguruan daudela.
Hasteko, aipatu behar dugu gizakiaren berekoikeria; gizarteak soilik bere xedeetan pentsatzen du, eta horiek egiteko edozer gauza egiteko gai da, ingurugiroa zapaltzea bada ere. Gizakiok ez dugu naturaren garrantziaz ohartu nahi. askoz errazagoa baita ezertaz ez arduratzea. Horren ondorioz, aldaketa ugari daude naturaren arlo guztietan, aurreko sarreretan irakurri ahal izan duzuen bezala: klima aldaketak, kutsaduraren handitzea, ozeanoen desagerpena, beste askoren artean. Sintesi gisa, naturaren erahilketa dela esan dezakegu.
Horrek, ondorio txarrak besterik ez dakartza gizakiarentzat; naturaren erahilketarekin batera gizakia pobretuz doa: natura da gizakiaren aberastasunaren sortzailea; beraz, natura desagertuz gero gizakiak asko galduko du. Etorkizunean, dena makinaz josita egongo da, eta naturaren arrastorik ez da geratuko.
Amaitzeko, espero dut, oraindik itxaropen izpi bat badago, natura salbatzea. Naturari esker bizi garela konturatu behar gara; eta galdera hau egin geure buruari: naturarik gabe zer egin dezakegu? Nik uste dut natura ezinbestekoa dela gure bizitzarako, eta ondorioz zaindu behar dugula.
No hay comentarios:
Publicar un comentario