Blog honetan ingurugiroaren gaiaren inguruan arituko naiz. Ikasleak lur planetan dauden arazoetaz jabe daitezen eta ahal duten neurrian hura zaintzeko zer egin dezaketen irakatsiko zaie. Natura zein garrantzitsua den ikusiko dute.


2012-10-22

Kutsadura akustikoa

Trafikoak sortzen du kutsadura akustikoaren %80, eta horrek ondorio kaltegarriak ditu gure osasunean: Zaratak gero eta buruko min eta molestia gehiago sortzen ditu. Trafikoaren hazkundea, etxebizitzen eraikuntza etengabea eta jarduera industriala dira kutsadura akustikoaren arrazoi nagusiak. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, gomendatutako zarataren muga 65 dezibeliokoa da, baina, Euskadin, errealitatea askoz ere zaratatsuagoa da. Gauzak horrela, gero eta elkarte eta ekimen gehiago ari dira sortzen eraso akustiko horien aurka borroka egiteko. Zarataren gaian errudun bat aipatu behar bada, errudun horrek gurpilak ditu. Ibilgailuen trafikoa kutsadura akustikoaren lehenengo faktorea da, eta ondoren dator jarduera industriala, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak egindako Zaraten Maparen arabera. Auto, kamioi eta motorrek Euskadiko zarataren %80 sortzen dute. Gainera, Euskadiko ehun bat udalerritan, egunero sufritzen dute trafikoaren zarataren kutsadura, baimendutako gehienezko zarata gaindituz.
Bertako herritarrek 70 dezibeliotik gorako mailak jasan behar izaten dituzte, trafiko askoko errepideen ondoan egoteagatik. Arazo hori konpontzeko, trafikoaren zarata murriztuko luketen 70 panel akustiko instalatu beharko lirateke, beste hainbeste leku zaratatsutan.


Bestalde, osasun aldekitk gunero zarata larregi pairatzeak kalte handia egiten digu.Kutsadura akustikoak gaixotasun kardiobaskularra, gorreria, ondoeza, estresa, loaren gorabeherak, komunikazio eta elkarbizitzarako zailtasunak, jokaera oldarkorrak… sortzen ditu. Zerrenda nahikoa luzea da, eta gai hau serio hartu behar da. Hori dela eta, gero eta elkarte gehiagok egiten dio aurre zaratari. Horietako bat Adecavi da: Ekologistak Martxan elkartearen barruan sortu zen, eta Euskadiko herri eta hirietako kutsadura akustikoaren aurka egiten du lan. Elkarteak telefono bidezko doako aholkularitza zerbitzua eskaintzen du, soinu erasoei aurre egiteko. Ez dago zertan soinu erasoak jasan behar, eta elkarteek zarata salatzera animatzen gaituzte. Hurbileko taberna baten aurka egiteko, udaltzaingoarengana joan daiteke. Zarata neurtuko dute eta, baimendutako muga gainditzen bada, zigor-txosten bati hasiera emango diote. Baina kutsadura akustikoaren kasuak udalean, Arartekoaren aurrean edo Ingurumenaren Fiskaltzan ere sala daitezke. Hona hemen 2006 urteko azaroan atera zuten boletina kotsadura akustikoari buruz;

No hay comentarios:

Publicar un comentario