Urarekin sortzen ari diren arazoek gero eta kezka handiagoak sortzen dabiltza orainaldian, alde batetik, gero eta ur gehiago erabiltzen dugulako gure eguneroko bizitzan eta beste alde batetik zailagoagoa delako behar adina ur erabilgarri aurkitzea.
Guztiok dakigunez ura ezinbestekoa da gure bizitzarako eta beraz zaintzentzea oso garrantzitsua da. Horregatik kutsadura kontrolatu behar dugu, eta horri aurre egin behar diote bai herrialde garatuek bai azpigaratuek
Uraren kutsadura suertatzen duten bi modu daude, bata naturarekin lotuta dagoena eta bestea aldiz gizakiaren jarduerarekin. Lehengoa, uraren ziklo naturalarekin erlazionatuta dago eta ezezagunagoa egiten zaigu, bestea ordea, garrantzitsuagoa izan ohi da eta kaltegarria da organismoarentzako eta baita uraren kalitatearentzako.
Gainera, kutsadura mota hau gutxitzea osa zaila da, izan ere, era
askotako produkto toxikoak daude; pestizidak eta metal astunak batez
ere.
Kutsatze honen zergatiak asko dira baina hala ere eragile nagusiak; industria, hirigunetako isurketak eta nekazaritza eta abletzaintza ustiatzeko isurketak izaten dira.
Sortzen dituzten ondorioak asko dira eta ez dira onak izaten, izan ere, urak daukan guztia kutsatuta geratzen baita.
Kutsadura honek ez gaitu bakarrik gizakioi eragiten baizik eta faunari eta bertan bizi diren izaki bizidunei ere. Ur kutsatua gaixotasun barietate handiaren eramailea dela gogoratu beharra daukagu; horietako batzuk, hilkorrak izanik.
Ura gure planetan zein garrantzitsau den ikusita, guk zaintzea ezinbestekoa da.
Ura zain dezagun,
No hay comentarios:
Publicar un comentario