Blog honetan ingurugiroaren gaiaren inguruan arituko naiz. Ikasleak lur planetan dauden arazoetaz jabe daitezen eta ahal duten neurrian hura zaintzeko zer egin dezaketen irakatsiko zaie. Natura zein garrantzitsua den ikusiko dute.


2012-09-18

Agenda 21, azalpena.


Eskolako Agenda 21aren helburua " gizakiaren - gizartearen - ingurumenaren" arteko harremanak hobetu eta bizi-kalitatearen eta ingurumen-kalitatearen arteko oreka dinamikoa sortu edo eusteko bakarka edo taldean esku hartu nahi duten hiritar aditu eta arduratsuak lortzea da.


 Behin eskola batean programa atxikiko dela erabakita, ingurumen Batzordea antolatzen da; batzorde horretan EA21eko arduradunak parte hartzen du. Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat hautatzen da, eta horren inguruan garatzen da programa, hiru lan-eremuak (ikastetxearen kudeaketa iraunkorra, curriculum-berrikuntza eta komunitatearen parte hartzea) alde batera utzi gabe. Kontuan izan behar da azken helburua garapen iraunkorra lortzea dela.

Informazio eta sentsibilizazio fasea eta gero, Batzordeak diagnostikoa ez ezik, ekintza plana ere egin eta gauzatu behar du. Ondoren, emaitzak eta prozesua aztertuko dira, ekintzak ebaluatu eta ondorioetara eta hobetzeko proposamenetara eta aukeretara iritsi, eskolak parte hartzeko foro batean. Udal Foroak prozesuaren azken memoria aztertuko du, eta eskolakoek egindako ekarpenei erantzuna emango die.
EA21en programara atxikitako ikastetxeetako eskola-adineko ordezkariak bigarren hiruhilekoaren erdialdera bilduko dira Eskola arteko Foroan. Parte-hartzaile bakoitzak aurkeztuko du ikasturtean hautatutako gaiaren inguruan ikastetxearen auzoan egindako azterketa-lana, eta azterketa horretan oinarritutako gomendioak emango ditu. Ondoren, azken dokumentua egingo da ikasturteko EA21en lanaren ondorio guztiekin, eta ekainean Udalaren Osoko Bilkuran aurkeztuko da.


Beraz, proiektu honekin, ikastetxeek gizartearen eta ingurumenaren premiei erantzun nahi diete; ikasleak, hiritar aditu, arduradun eta parte hartzaile bihurtzen dituztelarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario