Birziklatzea oso gauza erreza da. Ohitura zaharrak aldatzea besterik ez da, gure planetaren degradazioa ekiditeko.
Aldaketa klimatikoa gertatzearen arrazoi nagusietako bat kutsadura da eta kutsadura gutxiago sortzeko aukera bat birziklatzea da. Birziklapena, gauzak berriro ere produkzio eta kontsumoan jartzeko akzioa da.
Merkantziak eta produktuak erabiltzea kontsumoaren igoera dakar eta ondorioz hondakin desberdinak sortzen dira, gainera horietako batzuk ezin dira soilik pilatu, batzuk gorputzarentzat arrisku handia sortzen dutelako. Hori dela eta, sozietate modernoek metodo desberdinak sortu behar dituzte eta horregatik justifikatzen dugu birziklapenaren erabilera.
Gizarte garatuek egunero milaka hiri-hondakin solido sortzen dituzte eta horren metaketak, tratamenduak eta ezabaketak eztabaida handiak piztu ditu eta ingurumen arazo larriak eragiten ditu. Horregatik, ezinbestekoa da estrategia batzuk aplikatzea: hondakinen kopurua murriztu, gehienak berrerabili eta ahal den guztia birziklatu.
Baztertzen ditugun materialak birziklatzea oso garrantzitsua da. Ziur asko etxean erabiltzen ez ditugun hainbat objektu izango ditugu, eta horiek eraldatu genezake eta berriz aprobetxatu, beste gauza batzuk bihurtuz. Materialak birziklatzeko ohitura hartzen badugu, gure ingurune naturalaren funtzionamendu egokia babestuko dugu; paperaren kasuan adibidez ez lituzkete hainbat baso bota beharko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario