Blog honetan ingurugiroaren gaiaren inguruan arituko naiz. Ikasleak lur planetan dauden arazoetaz jabe daitezen eta ahal duten neurrian hura zaintzeko zer egin dezaketen irakatsiko zaie. Natura zein garrantzitsua den ikusiko dute.


2012-10-08

Lurraren kutsadura

Lurra, betidanik izan da gizakiak sortutako hondakinen biltegi nagusia.

Hauek dira lurraren kutsaduraren eragile nagusiak: hiri hondakin solidoak, industrietako hondakinak eta pestizidak, lur sailetan erabiltzen diren ongarri eta simaurrak, lur azpiko biltegi eta hodietako ihesak, eta lehengaiak eta fabrikazio produktuak behar bezala babestu gabeko lur gainean biltzea eta ibiltzea. Hirietan eta industrietan sortutako kutsadura leku jakin batera mugatu ohi da, eta erraz antzematen zaio, baina lur sailetako kutsadura, berriz, oso zabala eta hedatua da, eta nekez antzeman daitezkeen ondorioak ditu ekosistema eta organismo bizidunetan. Munduko biztanle kopuruaren gehikuntza azkarrak elikagai premia handiagoak sortzen ditu. Horrek lur sailen etekina handitzera behartzen du, teknika intentsiboak, ongarriak eta pestizidak erabiliz. Gauza bera gertatzen da abere hazkuntzan; etengabe handitzen ari da abere kopurua, eta sekulako hondakin piloa sortzen da, eta lurrera botatzen. Lurraren kutsadura, beraz, arazo gero eta larriagoa da, zabaldu ere, oso azkar zabaltzen ari dena, garapen bidean diren herrialdeetan batez ere.

Lurreko hondakin metaketa horrek ez du konponbide errazik, eta ingurugiroan ez ezik gizakiarengan berarengan ere arazo handiak sortzen ditu. Kutsaturiko lurretatik era askotako arazoak sortu ohi dira; gizakiaren osasuna eta segurtasuna arriskuan jartzerainokoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario