Zer da?:
Atmosferaren beroketa naturala, lurrazalak eguzkiaren izpiak
jaso ondoren, isladatzen duen beroaren absorketaren ondorioz amaten
dena.
Sortzen duten gasak:
Zergaitik egiten du horrenbesteko beroa lurrean
berotegietan berogailurik ez badago? Ateratzen den baino energia gehiago
sartzen delako.Eguzki izpiek kristal edo plastikozko horma zeharkatu
eta ez dira kanpora itzultzen. Barruan geratzen dira, lurra berotzen.
Antzeko zerbait gertatzen da Lurrean. Eguzki izpiek atmosferaren gasen
kontra jotzen dute. Gas horiek berotegiko kristal edo plastikozko hormen
eginkizuna betetzen dute eta eguzki izpiak barruan geratzen dira gu
berotuz. Hori gertatuko ez balitz, Lurreko temperatura 18ºC zero azpikoa
izango zen.
Berotegi efektua fenomeno naturala da, eta beharrezkoa bizitzarako.
Atmosferako gasek astiro-astiro itzultzen dute eguzki energia eta
horrela, temperatura ez da jeisten.
Azken mende honetan berotegie efektua eragiten duten zenbait gasek
ugaldu egin dira hizakien jarduera dela eta. Arazoa XX. mendean hasi
zen. Azken urteetan arazoa asko larritu da prozesu industrialengaitik.
Berotegi efektua beharrezkoa zen Lurreko bizitzarako, baina zientzialari askok adierazi duten bezala, orain bera da Lurraren berote orokorraren eta klima aldaketaren eragilea.
Berotegi efektua beharrezkoa zen Lurreko bizitzarako, baina zientzialari askok adierazi duten bezala, orain bera da Lurraren berote orokorraren eta klima aldaketaren eragilea.
Etorkizunean:
Klima-aldaketaren ondorioak uste baino larriagoak izango
dira. Alde batetik, itsasoaren mailaren igoerak dakartzan ondorio
larriak pairatuko ditugu. Best alde batetik, euriteen maiztasuna
aldatuko da. Bestalde, Nazio Batuen ingurumenaren ordezkariak adierazi
zuen beroketa globalaren ondorioz oinarrizko elikagai batzuen uzta
–gariarena, arrozarena, artoarena, etab.-%30 inguru murriz daitekela
datozen 100 urteetan. Gainera intsektuen bitartez transmititzen diren
gaixotasunak (malaria, adibdez) areagotuko dira. Datu batzuen arabera,
berotegi efektua eragiten duten gasen isurketak murriztu ezean, beroketa
globalaren urteko kostua 300 billoi dolarrertaz irits daiteke 50
urteren buruan.
Hona hemen, berotegi efektuaren prozesua hobeto ulertzeko bideo lagungarri bat. Zertan dantzan azaltzen digu eta etorkizunean klima-aldaketak sortutako eraginak zeintzuk izango diren azaltzen ditu. Horregatik, gure planeta zaintzeko zenbait pauta azaltzen dira bideoaren amaieran.
No hay comentarios:
Publicar un comentario